Kea ahots taldeak kontzertua egingo du igandean Lazkaon
Beneditarren elizan kantatuko dute. Sarrera doan da baina udalaren webgunean egin behar da erreserba.
Euskal Herriko goi mailako 13 abeslarik osatutako Kea taldeak Lazkaon kontzertua egingo du, igandean. Beneditarren elizan ariko dira, 19:00etan. Sarrera doan da, baina lazkao.eus webgunean hartu behar da, hala eta guztiz. Edukiera mugatuta egongo da. Kea 1997an sortu zuten, Tolosan, eta ganbera abesbatzetan estatuko aipagarrienetakoa da.