HHIeko matrikulazio epea urtarrilaren 25ean zabalduko dute
HEZKUNTZA // Beasaingo Helduen Hezkuntza Iraunkorreko 2020-2021 ikasturteko bigarren lauhilekorako matrikulazio epea urtarrilaren 25ean zabalduko dute. 25etik 28ra bitartean goiz eta arratsalde eman daiteke izena, J.M. Iturriotz kaleko eraikinean. Urtarrilaren 29tik otsailaren 4ra arte, berriz, soilik goizez egin ahalko dira tramitazioa. Asteburuetan eskola itxita dago. Eskaintza zabala dute: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulu ofiziala, alfabetizazioa, gaztelania atzerritarrentzat, artea… klaseak goizez eta arratsaldez izango dira, besterik agindu ezean aurrez aurre. Informazio gehiago jasotzeko 943 888 758 telefonora deitu behar da.













