Astelehenean hasiko da eskoletako aurre matrikulazioa
2021-2022 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina astelehenean hasiko da. Urtarrilaren 29a izango da tramiteak egiteko azken eguna. Hala, eskolek euren eskaintza erakusteko aurkezpen bilerak antolatu dituzte datozen egunetan.
Alkartasuna Lizeoan, esaterako, asteartean egingo dituzte bilerak. 17:00etan euskarazko saioa izango da eta 18:15ean gaztelaniazkoa. Online izango dira batzarrak.
Andramendi Ikastolan astelehenean egingo dute lehen saioa, 15:00etan, Haur Hezkuntzako gurasoei bideratuta. Asteartean, 15:00etan ere bai, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako saioa izango da. Talde txikietan banatuko dira bildutakoak.
La Sallen asteazkenean eta ostegunean izango dira batzarrak, lehendabizikoa euskaraz eta bigarrena gaztelaniaz. Biak, 18:00etan. Online izango dira batzarrak.
Loinazpe eskolan ostiralean egingo dute batzarra, 18:00etan. Beraiek ere bilera online egingo dute.
Murumendi eskolak, berriz, asteazkenean gaztelaniaz eta ostegunean euskaraz eskainiko ditu bilerak. Biak, 18:00etan. Bilerak online izango dira baina bateren batek aurrez aurreko hitzordua adostu nahi badu, bertara deituta egin behar da.













