Bonu gehiago, eskura
Denda bakoitzak hamar euroko hamar bono gehiago ditu. Beasainen hogei denda baino gehiagotan erabili daitezke
Beasaingo 24 dendek hamar euroko hamar bonu gehiago dituzte bezeroen artean banatzeko. Hau da, 30 euroko gastua eginez gero 20 euro ordaindu beharko dira, beste hamarrak Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko baititu. Hauek dira bonuak onartzen dituzten establezimenduak: Amets descanso, Andreak jantziak, Anitz, Aranburu, Argi optika, Arku, Arnedoko txokoa, Cortes jantzidenda, Hazia loradenda, Itoitz, Ipotx, Jauregi optika, Imaz bitxidenda, Kilimak, Kux-Kux, Nagusi optika, Mirari mertzeria, Multiopticas, Oskarbi oinetakoak, Ouka, Pergola, Vicuña sport, Xalo eta Yanez bitxitegia. Bonuak otsailaren 28ra arte trukatu ahalko dira, betiere, lehenago agortzen ez badira.