Gaur amaituko da txistulari alarderako izen emate epea
IDIAZABAL // 38. Idiazabalgo Txistulari Alardea urtarrilaren 23an izango da, 19:00etan Zelaa kiroldegian. 130 lagunek zuzenean ikusteko aukera izango dute eta ikusle joan nahi dutenen artean zozketa egingo da. Zozketan parte hartzeko izena liburutegian eman behar da eta gaur izango da azken eguna. Hilaren 18an zozketaren irabazleen berri emango du udalak.













