Igor Genua fitxatu du Ampo Ordiziak
Hernani CREn funtsezkoa, eta Espainiako XVeko selekzioarekin zein sevenarekin ohikoa izan da. Alain Arañak aldi baterako utziko duen tokia betetzera dator.
Fitxaje berri bat iragarri du Ordizia Rugby-k. Igor Genua du izena eta errugbian esperientzia luzea duen gizona da. Alain Araña Erasmus bekarekin kanpoan izango da aldi baterako, eta hark utziko duen tokia betetzera dator.
Genua, Hernani CREn funtsezkoa, eta Espainiako XVeko selekzioarekin zein sevenarekin ohikoa, laster gehituko da Goierriko klubaren diziplinara, Ampo Ordiziarekin debuta otsailaren hasieran izatea espero du klubak. Espainiako errugbi-talde nazionalera deitu zuten 2016ko Udako Joko Olinpikoetan, eta Espainiako selekzioari Joko Olinpikoetarako sailkapena eman zion Monakoko finalean ere parte hartu zuen. Genuaren debuta selekzioarekin Chileren aurka izan zen 2013an.