Ampo Ordizia, denboraldiaren bigarren zatirako gogotsu
Eguberrietako etenaren ondoren, eta pasa den asteburuko partida Filomena ekaitzagatik bertan behera gelditu eta gero, bihar ekingo dio Ampo Ordiziak ligaren bigarren zatiari, Sevillan.
Eguberrietako etenaren ondoren, denboraldiaren bigarren zatiari heltzeko gogotsu dago Ampo Ordizia. Joan den asteburuan ziren astekoak, baina Filomena ekaitza tarteko, bertan behera gelditu zen Les Avellesen aurkako partida. Bihar Sevillan jokatuko ohorozeko mailako taldeak, 12:30ean, Ciencias Cajasol Olavide taldearen aurka.
Iñigo Marotias entrenatzaileak azaldu duenez, Ciencias sailkapeneko azken taldea izan arren, arerio gogorra izango da. Baloia mugimendu azkarretan jokatu eta fase elektriko eta jarraiak tartekatuz, joko itxia ekiditea izango dute helburu. Ordiziar aurrelariek bere lana bete ezkero hiru laurdenek Sevillarren defentsan irekiko diren hutsuneak aprobetxatzeko aukera izango dute eta partida irabaztea errexagoa izanen da.
Eguberrietan ez da ligako partidarik jokatu, baina Goierriko taldeak entrenatzearen errutinari eutsio dio, inolako etenik gabe. Garaipen batek ia erabat ziurtatuko luke sailkapeneko lehenengo 6en artean tokia, eta bide batez, baita titulua lortzeko play-offerako txartela eskuratzea ere.