Migratzaileen txertatzeaz ariko da Jon Maia Lazkaon
LAZKAO // Francoren garaiko emigrazioa Extremaduratik bertsolaritzara hitzaldia egingo du, gaur, Jon Maia bertsolariak eta idazleak, Lazkaon. Areria antzokian da solasaldia, 19:00etan hasita. Sarrera doan da, baina lazkao.eus webgunean hartu behar da tokia aurrez. Euskaraldiaren baitan antolatu dute. Bizipen pertsonaletatik abiatutako kontakizuna egingo du Maiak.













