'Haizearen egia', Saharari buruzko lana, Ataunen ikusgai
ATAUN // Ekain Albitek iaz ekoitzitako Haizearen egia dokumentala Ataunen emango dute, igandean, Herri Antzokian 19:00etan. Euskal Herrian bizi den 20 urteko Taharren ikuspegitik kontatzen du Tindufeko errefuxiatu kanpalekuetako bizimodua. Aita hilzorian dela eta, hara itzuliko da, eta iraganari, zauriei, oroitzapenei eta kontraesanei aurre egin beharko die. 22 minutuko fikziozko ikuskaria da. Solasaldia egingo dute gero.













