Beasain atera da eremu gorritik, ez ordea, Zumarraga
Osasun Sailaren arabera 54 positibo kasu agertu dira asteburuan Goierrin. Zumarragak izan du igoerarik handiena, eta eremu gorrian jarraitzen du; Beasain berriz, atera egin da.

Asteburuak beste 54 positibo kasu utzi ditu Goierrin, Osasun Sailaren txostenaren arabera. Zumarragak izan du igoerarik handiena, 11 kasurekin, eta eremu gorrian jarraituko du, 682,21ko eragin-tasarekin. Beasainek ere beste 11 kasu ditu, baina eragin-tasa jaitsi egin da 420,80ra, eta eremu gorritik laranjara pasatu da. Horrenbestez, bihartik aurrera tabernak zabaldu ahal izango dituzte Beasainen.
Bost mila biztanletik gorako gainontzeko herriei dagokionean, 8 kasu berri ditu Ordiziak (446,87), launa Lazkaok (301,85) eta Legazpik (301,85), eta bakarra Urretxuk (292,87).
Herri txikiagoen artean, Segurak 4 kasu ditu, Zaldibiak 3, Idiazabalek 2 eta bana Itsasondok, Legorretak eta Ormaiztegik.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.832 COVID-19 positibo kasu izan dira.
01/22 | 01/23 | 01/24 | DENERA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 4 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 18 |
Ataun | 0 | 0 | 0 | 107 |
Beasain | 4 | 4 | 3 | 1.037 (+11) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 18 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 10 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 9 |
Idiazabal | 0 | 1 | 1 | 87 (+2) |
Itsasondo | 0 | 1 | 0 | 33 (+1) |
Lazkao | 0 | 4 | 0 | 274 (+4) |
Legazpi | 1 | 0 | 3 | 403 (+4) |
Legorreta | 1 | 0 | 0 | 99 (+1) |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 7 |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 46 |
Ordizia | 6 | 0 | 2 | 931 (+8) |
Ormaiztegi | 0 | 1 | 0 | 63 (+1) |
Segura | 0 | 2 | 2 | 98 (+4) |
Urretxu | 0 | 1 | 0 | 334 (+1) |
Zaldibia | 1 | 2 | 0 | 129 (+3) |
Zegama | 0 | 0 | 0 | 102 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 7 |
Zumarraga | 8 | 4 | 2 | 605 (+14) |
GOIERRI | 21 | 20 | 13 | 4.832 (+54) |