Legazpiko gazteak, etxegabetzeen aurka
Gasteizen egitekoak diren etxegabetzeen aurkako protesta egin dute gaztetxean. Gazteen kriminalizazioa eta Saharako egoera aztertzeko saioak eta Emakumeen Eskola ere egin dituzte egunotan.
Asteburu betea izan dute Legazpiko gazteek. Gaztetxeak antolatuta, hainbat solasaldi eta saio izan dituzte asteburuan. Besteak beste, Goierriko Koordinadora Sozialistak antolatutako gazteen kirminalizazioari buruzko saioa, Saharako egoera atzertzen duen Haizearen Egia dokumentala, edota Itaia taldeak antolatutako Emakume Eskolak izan dituzte.
Horrez gain, etxegabeetzeen aurkako protesta ere egin dute. Bihar, urtarrilak 26, “hamabost pertsona etxetik bota nahi dituzte Gasteizen, inolako alternatibarik gabe”. Hori salatu eta elkartasuna adierazteko argazkia atera dute.