ZerainLab-ek 613,30 euro lortu ditu Olentzero Solidarioan
Bildutako dirua Covid-19ak "gogor astindu dituen Goierriko familiak laguntzeko" erabiliko dutela jakinarazi du taldeak: Gipuzkoako Elikagaien Bankuari emango diote elikagaiak erosteko.

ZerainLab-ek aurtengo Gabonetan ere antolatu du Olentzero Solidarioa ekimena. Pandemia egoera dela eta, bildutako dirua Covid-19ak “gogor astindu dituen familiak laguntzeko” erabiltzea erabaki dute. Horrela, Gipuzkoako Elikagaien Bankuari emango diote lortutako dirua: 613,30 euro, alegia.
Bestalde, ZerainLab-ek jakinarazi duenez, aurten ez dute San Blas eguneko merienda antolatuko, eta Uharka abesbatzak eta pintxo poteko taldeak egin ohi duten Santa Ageda Bezperako eskea ere ez dute ospatuko.