Beasaingo Argizpik irabazi du Euskadiko lehen Argazkilaritza Liga
Ligak zortzi jardunaldi izan ditu, hilabete bakoitzean bat. Saio bakoitzean gai ezberdin baten inguruko argazkiak egin behar ziren eta aditu talde batek puntuatu egiten zuen lan bakoitza. Azkenean, puntu guztiak batu eta hala erabaki zuten zein zen garailea.
Beasaingo Argizpi elkarteak bereganatu du Euskadiko Argazkilaritza Federazioak antolaturiko lehen Argazkilaritza Liga. 577 puntu jaso ditu elkarteak, Gipuzkoako Argazkilari elkarteak baino zazpi puntu gehiago. Azken jardunaldian hartu zieten aurrea, nahikoa Euskadiko elkarterik onenaren izendapena jasotzeko. Argazki hautatuak federazioaren webgunean ikusgai daude.
Ligak zortzi jardunaldi izan ditu, hilabete bakoitzean bat. Saio bakoitzean gai ezberdin baten inguruko argazkiak egin behar ziren eta aditu talde batek puntuatu egiten zuen lan bakoitza. Azkenean, puntu guztiak batu eta hala erabaki zuten zein zen garailea.
Banakakoan ere txapeldun
Banakako sailkapena ere badu ligak eta Argizpi elkarteko kideak aurrean ibili dira. Manu Barreirok lehen postua lortu du eta lehen hamarretan beste hiru kidek amaitu dute. Barreirok 195 puntu lortu ditu, Gorka Elarre Sastrek bezainbeste. Lonely coffee lanarekin ia perfekzioa lortu zuen, 30 puntutatik 27 eskuratu baitzituen. 24 puntuko bataz bestekoa lortu du liga osoan; Oscar Manso herrikideak hirugarren amaitu du 184 punturekin; Oscar Gaskon seigarren izan da, 182 punturekin; eta Jose Agustin Garrutxagak bederatzigarren amaitu du, 177rekin.
Legazpiko Ikatza argazkilari taldeak ere hartu du parte ligan eta zazpigarren amaitu dute, 514 punturekin. Taldeko onena Carlos Mediavilla izan da. Ordiziako Ortzadar taldea ere lehiatu da.