Egutegiko argazkien zozketaren sariduna Beñat Larena izan da

ORMAIZTEGI // Herritarren artean egutegia osatzeko herriko argazkiak bidaltzeko deialdia egin zuen udalak urrian. Guztien artean janari saski bat zozkatu dute eta dagoeneko agertu da sariduna: Beñat Larenak irabazi du otarra. Clara Aretxaga haren amak jaso zuen udaletxean Ione Usabiaga kultura zinegotziaren eskutik. Udalak eskerrak eman dizkie parte hartzaileei.