Hainbat herri, biharko txostenak zer esango zain
Osasun Sailaren arabera, Goierrin beste 24 kasu atzeman dituzte. Gehienak Legazpin, Urretxun eta Ordizian. Hainbat herrik gainditzen dute eragin tasaren 500eko langa.
Osasun Sailak beste 24 kasuren berri eman du gaurko txostenean. Horietatik gehienak Legazpin, Ordizian eta Urretxun daude. Hainbat herri ari dira gerturatzen eragin tasaren 500eko mugara.
Bost mila biztanletik gorako herrien artean, seina positibo dituzte Legazpik (440,00) eta Urretxuk (380,73), eta bost Ordiziak (496,52). Beasainek (413,67), Lazkaok (355,11) eta Zumarragak (672,03) bina dituzte. Momentuz Zumarraga bakarrik dago eremu gorrian, gainontzekoek kolore laranja dute.
Herri txikiagoei dagokionean, Legorreta da positibo berri bat duen bakarra. Gainontzeko 15 herrietan ez da beste kasurik agertu. Hala ere, Ormaiztegi (626,96), Segura (848,01) eta Zaldibia (663,45) bostehuneko mugaz goiti daude. Biharko txostenak argituko du herri horietan ostalaritza itxiko duten edo ez.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.882 COVID-19 positibo kasu izan dira.
01/26 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 0 | 107 | ||
Beasain | 2 | 1.045 (+2) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 18 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 87 | ||
Itsasondo | 0 | 34 | ||
Lazkao | 2 | 277 (+2) | ||
Legazpi | 6 | 410 (+6) | ||
Legorreta | 1 | 100 (+1) | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 46 | ||
Ordizia | 5 | 939 (+5) | ||
Ormaiztegi | 0 | 66 | ||
Segura | 0 | 103 | ||
Urretxu | 6 | 342 (+6) | ||
Zaldibia | 0 | 129 | ||
Zegama | 0 | 102 | ||
Zerain | 0 | 7 | ||
Zumarraga | 2 | 611 (+2) | ||
GOIERRI | 22 | 4.882 (+24) |