Hasi dira Bilore lantegia eraisten
Zaldibiako lantegi ezagunaren orubea 2018an erosi zuen Mugertza eraikuntza enpresak, eta iazko uztailean jaso zuen eraikinak eraisteko baimena. Barrutik husteko lanak bukatuta, eraisten hasi dira, eta dorreetako bat bota dute dagoeneko.
Zaldibiako Bilore lantegia eraisteko lanak hasi dituzte. 2018an enkante publikora atera zuten orubea, eta Mugertza enpresak erosi zuen. Lantegia barrutik husteko eta hondakinak ateratzeko hainbat lan egin dituzte geroztik, baina iazko uztailean lortu zuten eraikina eraisteko baimena, Eusko Jaurlaritzaren eta Uraren Euskal Agentziaren oniritzia jaso eta gero.
Eraiste lanak, ordea, egunotan hasi dituzte. Eta unerik ikusgarrienetako bat, atzo biltegi lanak egiten zituen dorrea eraitsi zuteneko unea izan da, bideo honetan ikus daitekeen moduan: