Lan istripua salatu eta hildako langilea gogoratu dute
Joan den ostiralean gertatutako lan istripu hilgarria salatzeko elkarretaratzea egin dute eguerdian Ezkion, euskal gehiengo sindikalak deituta.
Euskal Herriko gehiengo sindikalak deituta, duela egun batzuk izandako lan istripua eta langile baten heriotza salatzeko elkarreratatzea egin dute gaur, Ezkioko Santa Lutzi auzoan. ELAk, LABek, ESK-k, STEILAS-ek, EHNE-k eta HIRU-k babestu dute Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea lemapean egin duten protesta.
Sindikatuek prekarietatearekin lotu dute ezbeharra. Joan den ostiralean gertatu zen, Basalan Arrospide enpresako 54 urteko langilea hil zen Ezkion basolanak egiten ari zela. Euskal herrian aurten izan den 2. lan istripu hilgarria da.
CCOO sindikatua ere Ezkion bildu da lan ezbeharra salatzeko, baina bere aldetik eta beste elkarretaratzea baino ordu erdi lehenago.