Urtarrileko osoko bilkura gaur egingo dute Zaldibian
ZALDIBIA // Ohiko osoko bilkuran elkartuko da gaur Zaldibiako Udalbatza. Telematikoki egingo dute, 19:00etan hasita. Baratze ekologikoen esleipen eta kudeaketa araudia aldatzea, udal tasak ordaintzeko laguntzen oinarriak onartzea, Ostalaritza Aurreraren mozioa, gurasotasun baimenen parekatzea eta 2020ko kontua dira gaiak.













