CAFek lau tren ekoitziko ditu Euskotrenentzat
CAFek 950 serieko lau tren egingo dizkio Euskotreni, 32 milioi euroren truke.
CAFek 950 serieko lau tren egingo dizkio Euskotreni, 32 milioi euroren truke. Ohiko legez hiru bagoi eduki beharrean lau izango dituzte, ordea, bidaiari gehiago garraiatzeko: 385 bidaiari garraiatu ahal izango dituzte, horietatik %30 eserita. Bereziki festa eta kirol eta kutur jarduera jendetsuetan erabiliko dira, Donostia inguruetan, Topoa delakoan. Tren berriekin «maiztasun hobeak eta ibilbide erosoagoak» eskainiko direla aipatu du Euskotrenek. CAFek bi urteko epean entregatu beharko ditu tren guztiak. Halaber, Euskotrenek beste zortzi milioi euro pagatu beharko dizkio Beasaingo konpainiari trenen manten