Dozena bat ertzain muga kontrolatzen
Manifestazioaren bi adarrak amaierara heldu direnerako bi herrien arteko muga markatua zuen Ertzaintzak. Dozena bat agentek eta bi autok bereizten zituen bi aldeak
Ertzaintzak hamar hamabi bat ertzainetako dispositiboa antolatu du manifestazio amaieran bi herrien arteko muga kontrolatzeko. Alde banatan manifestariak elkartu dira, haiei begira ertzainak eta erdian, beraien autoak. Simetrikoa zen irudia. Ulergaitza baita ere, ordura arte manifestariak segurtasun tarteak errespetatuz joan baitira, musukoarekin, eta bakoitza bere herritik.
Manifestariak mugara hurbildu direnean agenteen aurkako oihuren bat edo beste entzun da, eurentzako dirua badagoela esanez baino ostalarientzako ez. Ertzainek manifestazioko antolatzaileekin hitz egin dute eta ohartarazi diete ohiek jarraitzen bazuten, isunak jartzen hasiko zirela. Ez da gehiagora joan eta giroa baretu egin da. Ez da bestelako istilurik sortu. Manifestazioa amaitu denean azkar sakabanatu dira bertaratutakoak eta poliziek alde egin dute.