Goi Osasun Lab-en bigarren fasea egingo dute Ataunen
ATAUN // Gaitasun fisikoak eta kognitiboak landuta pertsonen bizitza autonomoa luzatzeko helburua duen GoiOsasunLab programak jarraipena izango du Ataunen. Lehengo ostegunean egitasmoa eta azterketaren lehen datuak aurkeztu ondoren, bigarren fasea garatuko dute orain. Martxoan hasiko da, eta izen-ematea zabaldu du udalak. Udaletxera hots egin behar da (943 18 00 11) horretarako.













