Ostalaritzaren aldeko errifan, 18.755 euro
LAZKAO // Pandemia garaiotan ostalaritza jasaten ari den galbidean aletxo batekin laguntzeko, Lazkaon merkatari elkarteak ostalaritzaren aldeko errifak saldu zituen. Denera, 18.755 euro bildu dituzte modu horretara. Sei sari ere banatu dituzte. Herritarrak, eta merkatari eta zerbitzu guztiak eskertu ditu, emandako elkartasunagatik.













