Etxe promozioari buruz bilera dago gaur Gabirian
GABIRIA // Gabiriako Udalak bilerara deitu ditu herrian etxebizitza eraikitzeko aukeraren inguruan interesa dutenak. Alkaintxiki baserria eta aurreko lurrak erosi ditu udalak, eta etxeen promozio bat garatuko du bertan. Hirigintza Batzordearen bilera irekia da gaur 18:30ean egingo dute, kultur etxean, gaiari buruz aritzeko.












