Asteartean amaituko da uraren tasak ordaintzeko epea
GIZARTEA // Otsailaren 17a baino lehen ordaindu behar dira ura, arazketa eta saneamendu planari dagozkien kopuruak. 2020ko laugarren hiruhilekoari dagozkiona ordainduko da. Ordainketa aurrezki kutxen bidez egin behar da. Epea amaitutakoan ez bada ordainketarik egin Gipuzkoako Foru Aldundia arduratuko da zor den kopurua erreklamatzeaz.













