Asteleheneko partidarako pilotak hautatu dituzte
San Blasen bueltako partidan Bengoetxea VI-Aranguren eta Altuna III- Mariezkurrena II bikoteak ariko dira, Igarondon.
2021eko Binakako Txapelketako 2. itzulia hasiko da bihar. Bengoetxea VI. – Arangurenek eta Altuna III.a – Mariezkurrena II.ak Igarondo pilotalekuan jokatuko dute astelehenean, 22:30ean, eta atzo egin zuten piloten aukeraketa. Partidak ateak itxita jokatuko dira, baina Idiazabalgo Udalak jakinarazi duenez,zuzenean ikusi ahal izango dira partidak Euskal Telebistak lehen katean.