Goierri Valleyk ezohiko batzar orokorra egingo du bihar
2020ari errepasoa emango dioete eta 2021erako erronkak zehaztuko dituzte. Aurrekontua ere onartuko dute hala adostun badute
Goierri Valleyk ezohiko batzar orokorra egingo du bihar, 09:30etan, telematikoki. Parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatu nahi dute era honetara.
Batzarrean landuko diren gaien zerrenda ondorengoa izango da, besteak beste: 2020an elkarteak garatutako ekintzak errepasatuko dituzte; 2021eko kudeaketa plana eta aurrekontuak eztabaidatuko dituzte; eta, azkenik, proposamena bozkatuko dute eta, hala badagokio, onarpena emango diote; bestelako kezkak, zalantzak eta ekarpenak egiteko aukera ere izango da.
Goierri Valleyko kudeatzaileek aitortu dute 2021ak ez dituela erroka errazak ekarriko. «Baina Valleyk Goierriko Goierri industriaren etorkizuneko jasangarritasuna bermatzeko lanean jarraituko du». Martxan dauden proiektuei beste batzuk gehitzeko asmoa iragarri dute.
2020a zapore gazi gozoarekin amaitu dute: bazkidetzak nabaritu du pandemiaren eragina egunerokotasunean, baina ez diote sekula lan egiteari utzi. «Elkarteak bailarako enpresen egoera ezberdinak ezagutzean esfortzuak egin ditu baita eman diren egoera desberdinei irteera ematen ere». Elkarrizketa indibidualizatuak ere egin dituzte eskualdeko enpresen egoera ezagutzeko eta aurrera egiten lagundu ahal izateko.