Igerilariek marka pertsonalak ondu dituzte
Haien markak ontzeaz gain, Euskal Herriko Txapelketarako gutxieneko denborak ere lortu dituzte Irungo saioan.
Pasa den asteburuan, Irungo Azken Portu kiroldegian izan ziren Ordiziako zortzi igerilari: Iker Altuna, Daniel Trisca, Xiker Etxeberria, Aimar Agirre, Aimar Aramendi, Oier Makibar, Iker Muruamendiaraz eta Aitor Diez. Denera, 28 probatan hartu zuten parte eta emaitza politak lortu zituzten; 25 marka pertsonal eta Euskal Herriko txapelketarako gutxienekoak ere lortu zituzten.