Kalteordainak eskatzeko bilkura dute ostalariek gaur
LAZKAO // Ostalaritza Aurrera elkargoak deituta, Lazkaoko ostalariek elkarretaratzea egingo dute gaur. EAEko Auzitegi Nagusiak herenegun ostalaritza ixteko nahikoa arrazoi ez dagoela eta irekitzeko agindu ondoren, lehenbiziko protesta-ekitaldia izango da. Nahikoa da lelopean, kalteordainak eskatuko dituzte sektorerako. Kontzentrazioa Lazkaoko plazan 20:00etan hasiko da.













