'Zendabalitz', 2021eko lehen irakurle taldean
Erika Elizariren Zendabalitz lana jorratuko dute datorren asteko irakurle taldean, urteko lehendabizikoan. Topaketa datorren ostiralean izango da, Igartzako jauregian, 17:30etan.
Elizarik 21. Igartza Literatura Beka irabazi zuen, 2018an. Bekari esker argitaratu zuen Zendabalitz eleberria, bere lehen lan luzea. Paristik Bilbora doan hegaldi bat kontatzen du, bidaiarien pentsamenduen bidez. Beasaingo udal liburutegia mailegagarri dago.