Astana, Movistar eta AG2R taldeak Ordiziako Klasikoan izango dira
Ekainaren 25ean jokatuko da Goierriko txirrindulari proba beteranoaren 98. edizioa. Euskaltel-Euskadik eta Caja Ruralek ere parte hartuko dute, besteak beste.
Txirrindularien tropela martxan da dagoeneko, eta hitzordu nagusietako batek, Ordiziako Klasikoak, ez du aurten ere hutsik egingo. Ekainaren 25ean jokatuko dute proba beteranoaren 98. edizioa, eta dagoeneko baieztatu dituzte bertan parte hartuko duten hainbat talderen izenak.
Dagoeneko 16 taldek eman dute baiezkoa, UCI World mailako hiruk, UCI Pro mailako bederatzik eta Kontinental UCI mailako beste lauk. Ezagunenen artean artean daude Astana, Movistar eta AG2R; euskal ordezkaritza ere izango du probak, Euskaltel-Euskadi eta Caja Rural taldeekin.
Antolakuntzak jakinarazi duenez, oraindik harremanetan ari dira hainbat talderekin, eta litekeena da besteren bat ere etortzea. Hauek dira dagoeneko baieztatuta dituzten hamasei taldeak:
UCI World mailakoak:
· Astana – Premier Tech (Kazakhstan)
· Movistar Team (Espainia)
· AG2R Citroen Team (Frantzia)UCI Pro mailakoak:
· Euskaltel – Euskadi (Euskal Herria)
· Caja Rural – Seguros RGA (Euskal Herria)
· Burgos – BH (Espainia)
· Kern Pharma (Espainia)
· Team Arkea (Frantzia)
· Delko (Frantzia)
· Eolo – Kometa Cycling Team (Italia)
· Rally Cycling (AEB)
· Bingoal WB (Belgika)Kontinental UCI mailakoak:
· Efapel (Portugal)
· Electro Hiper Europa (Argentina)
· Gios – Kiwi Atlántico (Venezuela)
· LVIV (Ukraina)