Beste lau positibo atzeman dituzte Goierrin
Koronabirusaren datuek beheranzko joerari eusten diote. Legazpin bi kasuagertu dira, eta bana Zaldibian eta Zegaman. Gainontzeko herrietan ez da positibo berririk agertu.
Ekaitzaren ostean barealdia datorrela esan ohi da, eta azken asteetako datu dantzaren ondoren, azken egunetan nabarmen behera egin du positibo berrien kopuruak.
Osasun Sailaren arabera, lau kasu atzeman dituzte Goierri osoan, horietatik bi Legazpin, eta bana Zaldibian eta Zegaman.
Eremuei dagokionean, Legazpi da gorrian jarraitzen duen bakarra, nahiz eta tasak behera egin duen; 630,28an dago orain. Urretxu (351,44) eremu laranjan dago. Zumarraga (295,29) horira pasa da, Beasain (256,76) eta Ordiziarekin (158,89) batera. Lazkao berriz, eremu berdean dago, 53,27ko eragin tasarekin.
Herri txikien artean, Segura (1435,09), Zerain (1094,89) eta Ataun (629,65) daude bostehuneko langaren gainetik; Mutiloa eta Ormaiztegi zerrenda horretatik atera dira.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.904 COVID-19 positibo kasu izan dira.
02/15 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 0 | 123 | ||
Beasain | 0 | 1.111 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 22 | ||
Gabiria | 0 | 11 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 93 | ||
Itsasondo | 0 | 38 | ||
Lazkao | 0 | 293 | ||
Legazpi | 2 | 490 (+2) | ||
Legorreta | 0 | 106 | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 45 | ||
Ordizia | 0 | 979 | ||
Ormaiztegi | 0 | 76 | ||
Segura | 0 | 148 | ||
Urretxu | 0 | 394 | ||
Zaldibia | 1 | 127 (+1) | ||
Zegama | 1 | 113 (+1) | ||
Zerain | 0 | 12 | ||
Zumarraga | 0 | 681 | ||
GOIERRI | 4 | 4.904 (+4) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021/02/16)