Lehen asmakizunaren saria emanda, bigarrena martxan

LEGAZPI // Gaizka Redondo Pinillosek irabazi du Legazpiko Udalaren egutegiko lehiaketaren lehen saria. Udalak asmakizunez bete ditu urteko 12 hilabeteak, eta hileroko asmatzaileen artean 50 euroko erosketa bonuak zozkatuko ditu. Urtarrileko erantzuna ‘begiak’ zen. Otsaileko asmakizuna hauxe da: «Zer dela eta zer dela, ez daukanak daukanari ematen diona». Erantzunak udalaren webgunearen bidez eman daitezke: legazpi.eus.