Beasaingo udalak Sestaoko erailketa matxista gaitzetsi du
Udalak pasa den astean Sestaon jazotako hilketa matxista gaitzetsi du eta biktimaren senide eta hurbilekoenei «babesa eta hurbiltasuna» adierazi die
Beasaingo Udalak pasa den astean Sestaon jazotako hilketa matxista gaitzetsi du eta biktimaren senide eta hurbilekoenei «babesa eta hurbiltasuna» adierazi die. “Tragedia honek gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten eta indarkeria matxistaren aurrean tolerantziak ez duela tokirik”, diote. “Giza eskubideen aurkako urraketa larri eta onartezin honen aurrean, Udalak bat egiten du antolatzen diren gaitzespen-ekintza guztiekin”.
Indarkeria sufrituz gero eta pairatzen ari den norbait ezagutuz gero 943 02 80 50 edo 688 768 608 telefonora deitu behar da. Beasaingo udalaren telefonoa ere baliagarria da halako kasuetarako: 943 028 050.