Libe Goñi irakasleak jasoko du I. Monzon Ganuza saria
Martxoaren 9an jasoko du saria Bergaran. Euskal kulturari eta hizkuntzari egindako ekarpena eskertuko diote, besteak beste.
Libe Goñi Garate euskaltzale eta irakasle lazkaotarrak jasoko du Monzon-Ganuza sarien lehenengo aitortza. Olaso Dorrea fundazioak eta Bergarako Udalak sortu dute «Euskal Herriari, bere kultura, hizkuntza, historia eta etorkizunari bizitza osoko lana» eskaini diotenak saritzeko. Martxoaren 9an emango diote Goñiri, Telesforo Monzon hil zen 40. urtemugan.