Ostalariek egindako janari bilketan, 1.200 kilo elikagai
Lazkaoko ostalariek antolatutako janari bilketan 1.200 kilo elikagai jaso dituzte, Gipuzkoako Elikagai Bankuarentzat. Herritarren borondatea eta erantzuna eskertu dituzte.
LAZKAO // Lazkaoko ostalariek aurreko asteko hiru egunetan 1.200 kilo elikagai bildu dituzte. Lau dendatan eta plazan jarri dituzte postuak, eta lazkaotarren elkartasunari esker, behar larrian dauden familientzat bideratuko dute janaria, Gipuzkoako Elikagai Bankuaren bidez. Ostalari taldeak herrikideen borondatea eta deialdiari emandako erantzuna eskertu dute.