Sei positibo gehiago agertu dira Goierrin
Osasun Sailaren arabera, lau kasu berri agertu diraLegazpin, eta beste bi Zumarragan. Gainontzeko herrietan ez dago positibo berririk.
Koronabirusaren datuek azken asteetako bataz bestekoaren oso azpitik jarraitzen dute. Gaur beste sei kasuren berri eman du Osasun Sailak, horietatik lau Legazpin atzeman dituzte, eta beste biak Zumarragan. Gainontzeko herrietan ez da positibo berririk agertu.
Eremuei dagokionean, Legazpi da gorrian jarraitzen duen bakarra, nahiz eta tasak behera egin duen; 582,71an dago orain. Urretxu (307,51) eremu laranjan dago. Zumarraga (264,74) horira pasa da, Beasain (213,96) eta Ordiziarekin (129,10) batera. Lazkao berriz, eremu berdean dago, 53,27ko eragin tasarekin.
Herri txikien artean, Segura (1239,40) eta Ataun (572,41) daude bostehuneko langaren gainetik; Zerain atera da zerrenda horretatik 364,96ko eragin tasarekin.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.910 COVID-19 positibo kasu izan dira.
02/16 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 0 | 123 | ||
Beasain | 0 | 1.111 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 22 | ||
Gabiria | 0 | 11 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 93 | ||
Itsasondo | 0 | 38 | ||
Lazkao | 0 | 293 | ||
Legazpi | 4 | 494 (+2) | ||
Legorreta | 0 | 106 | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 45 | ||
Ordizia | 0 | 979 | ||
Ormaiztegi | 0 | 76 | ||
Segura | 0 | 148 | ||
Urretxu | 0 | 394 | ||
Zaldibia | 0 | 127 | ||
Zegama | 0 | 113 | ||
Zerain | 0 | 12 | ||
Zumarraga | 2 | 681 (+2) | ||
GOIERRI | 6 | 4.910 (+6) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.