Datuek koska bat gora egin eta hamaika kasu berri agertu dira
Azken egunetako barealdiaren ondoren, gaur beste 11 positiboren berri eman du Osasun Sailak, gehienak Legazpin, Beasainen eta Seguran. Legazpi eremu gorritik atera da.
Astebetez beherako joera mantendu eta gero, gaur gora egin du koronabirusaren kasu berrien kopuruak. Osasun Sailak beste 11 positibo jaso ditu gaurko txostenean.
Kasurik gehienak Legazpik ditu gaur ere, 3 positiborekin. Bina dituzte Beasainek eta Segurak, eta bana Ataunek, Idiazabalek Legorretak eta Zumarragak.
Eremuei dagokionean, Legazpi (475,68) eremu gorritik atera da, eta dagoeneko ez dago Goierriko herririk eremu horretan. Urretxu (292,87) eremu laranjan dago. Zumarraga (213,83), Beasain (206,83) eta Ordizia (129,10) horian daude. Lazkao berriz, eremu berdean dago, 35,51ko eragin tasarekin.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.921 COVID-19 positibo kasu izan dira.
02/17 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 1 | 124 (+1) | ||
Beasain | 2 | 1.113 (+2) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 22 | ||
Gabiria | 0 | 11 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 1 | 94 (+1) | ||
Itsasondo | 0 | 38 | ||
Lazkao | 0 | 293 | ||
Legazpi | 3 | 497 (+3) | ||
Legorreta | 1 | 107 (+1) | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 45 | ||
Ordizia | 0 | 979 | ||
Ormaiztegi | 0 | 76 | ||
Segura | 2 | 150 (+2) | ||
Urretxu | 0 | 394 | ||
Zaldibia | 0 | 127 | ||
Zegama | 0 | 113 | ||
Zerain | 0 | 12 | ||
Zumarraga | 1 | 684 (+1) | ||
GOIERRI | 11 | 4.921 (+11) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021/02/18)