Gaur egingo dute bigarren ipuin kontaketa saioa
IDIAZABAL // Gaur izango da Erroskilazaleen kluba bildumaren bigarren ipuin kontaketa saioa. Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailako haurrentzat izango da, 17:00etatik 18:00etara. Parte hartzeko liburutegian izena ematea beharrezkoa da, 10:30etik 12:30era edo 16:30etik 19:00etara. Hurrengoa otsailaren 25an izango da, LH1 eta LH2 mailakoentzat, eta azkena martxoaren 4an, biak ere 17:00etatik 18:00etara. Azken saioa irekia izango da.













