Goierriren emaria ikustarazteko
Lemniskataren 'Made in Goierri' zikloa bihar hasiko da. Aurrez aurreko lau hitzaldi izango dira, esparru anitzekoak, Goierriko zientzialarien eta enpresen jarduna azaleratzeko.
Made in Goierri zikloa bihar hasiko da, Faustino Mujikaren Pi, e, i zenbakiei buruzko apunte batzuk hitzaldiarekin. Beste hiru hitzaldi ere izango dira, ostiralero, 19:00etan, Igartzako jauregian. Gaiak askotarikoak izango dira: Lortek zentroaren nondik norakoak, euskal kostaldeko ur masen ezaugarriak eta Martin Lopez de Isasi XVI. mendeko enpresa-gizonaren bizitza landuko dituzte.
Hitzaldiak aurrez aurrekoak izango dira, segurtasun neurri guztiekin. Sartu aurretik entzule guztiei tenperatura hartuko zaie eta gel hidroalkoholikoa banatuko zaie; edukiera mugatua izango da; eserita entzun beharko dira hitzaldiak eta eserlekutik eserlekura bi metroko distantzia egongo da; maskara ezingo da sekula kendu.