Lazkaon eraso matxista bat izan dela salatu dute
Erakunde adierazpena atera du udalak salaketaren berri izan ondoren.
Lazkaon eraso matxista bat izan dela salatu dute. Udalak gaur arrastaldean erakunde adierazpen bat zabaldu du, emakume baten aurkako indarkeria gaitzesteko. Herritar batek aurkeztu du salaketa, eta horren aurrean “gaitzespen irmoena” azaldu du udalak.
“Emakumeen aurkako indarkeria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpen bortitzena da, eta nagusitasun eta desberdintasun-harremanen gainean eraikitzen da”.Herritar guztiei “jarrera aktiboa” edukitzeko eskatu die, indarkeria horri aurre egiteko