Oinherri-rekin bat egin du udalak
Jolasetik eta sormenetik ikasteko eta garatzeko tresna da Oinherri. Hitzaremena sinatuta, Idiazabalgo Udala ere sareko kide egin da.
Idiazabalgo Udala Oinherri sareko kide da. Atzo sinatu zuten udalak eta elkarteak hitzarmena udaleko Areto Nagusian. Jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresna izanik, haurren kultura aitortzea helburu duen aisia-eredua proposatzen du Oinherrik, parte hartze eta erabaki ahalmena emanez, aniztasunean eta parekide izanez, komunitate-sarea eta auzolana indartzeko.