Pablo Haselen askatasuna eskatzeko elkarretaratzea
Larunbaterako deitu du Legazpiko Gaztetxeak, rap abeslariari elkartasuna adierazteko.
Legazpiko Gaztetxeak elkarretaratzea antolatu du larunbat eguerdirako, Pablo Hasel rap abeslariaren kartzelaratzea salatzeko eta elkartasuna adierazteko. Hitzordua plazan izango da, udaletxe aurrean, 13:15ean.
Gaztetxeak egindako deialdian adierazi dutenez, “Musikaren bidez egia kontatzeagatik eta haren lan militanteagatik Pablo Hasel espetxeratua izan da. Basakeri honen aurrean, hau salatu eta antolatzea da bide bakarra!”.