Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak agortu dira
Idiazabalgo Udalak Oinherri sarearekin bat egin duela ospatzeko, otsailaren 26an 'Amaren intxaurrak' emanaldia eskainiko dute Igarondo pilotalekuan.
Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak agortu dira dagoeneko. Idiazabalgo Udalak Oinherri Herri Hezitzailea sarearekin hitzarmena sinatu duela ospatzeko -atzo sinatu zuten Joxe Mari Agirretxe ‘Porrotx’-ek berak eta Iñaki Alberdi Idiazabalgo alkateak-, ‘Amaren intxaurrak’ ikuskizuna eskainiko dute Porrotxek eta Marimototsek otsailaren 26an, Igarondo pilotalekuan, 17:30ean hasita. Gaur goizean jarri dituzte salgai eta ordu gutxitan 214 sarrerak saldu dituzte.