'Caminho longe' ikuskaria eta musika kontzertua Ataunen
Alfonso Etxegarai ETAko kide izanaren eta Kristiane Etxaluz bikotekidearen esperientzia kontatzen du dokumentalak. Oargiko Gauetan berriz, Maialen Aristegi eta Ane Martija kantariak ariko dira bihar.
Euskal gatazka politikoaren erpin bati buruzko Caminho longe filma emango dute Ataunen. Herri Antzokian da, gaur 19:00etan, sarrera doan. Alfonso Etxegarai ETAko kide izanaren eta Kristiane Etxaluz bikotekidearen esperientzia kontatzen du. Etxegarai 1986an Afrikako Sao Tome eta Principe irlara deportatu zuten Espainiak eta Frantziak, eta itzulera hasiko du.
Torto gazte asanbladak, berriz, Oargiko Gauek kontzertu bikoitza antolatu du zapaturako: Maialen Aristegi eta Ane Martija bakarlarien kantaldi bana. Kalustran izango da (5 euro), bihar, 18:30ean.