Imanolen abestiak jazz kutsuarekin, gaur, Beasainen
Iaz egitekoa zen 'Imanol bihotzean' omenaldi-kontzertua urtebete beranduago eskainiko dute. Iñaki Salvador eta Karlos Gimenez pianojoleak eta Ainara Ortega eta Petti kantariek parte hartuko dute.
Iazko otsailaren 7an Beasaingo Usurbe antzokian soinu ekipoarekin izan zituzten arazo teknikoengatik bertan behera geratu zen Imanol bihotzean kontzertua gaur izango da areto berean, 19:00etan. Sarrerak salgai daude Kutxabanken, eta leihatilan bertan ere erosi ahal izango dira.
Imanol Lartzabal abeslaria zenaren 13 kantu ezagun interpretatuko dituzte Iñaki Salvador eta Karlos Gimenez piano-jotzaileek, eta Ainara Ortega eta Petti kantariek, jazz kutsua emanez. Imanolen poesia eta kantuak gogora ekartzeko kontzertua izango da, haren gertuko izandako Gimenezek adierazi duenez.