Iñaki Alvarez eta bere taldea Manasluko oinarrizko kanpamentura itzuli dira
Gaur goizean gailurrera igotzen saiatu dira, baina amore eman behar izan dute.
Iñaki Alvarez eta bere taldekideak Manasluko tontorrera igotzen saiatu dira gaur goizean, baina 7.000 metrora zeudenean amore eman beharra izan dute. Sare sozialetatik zabaldu duten azken mezuaren arabera, oinarrizko kanpalekura bidean dira eta ahal bezain pronto emango dute informazio gehiago.