Jon Maia, Oihana Iguaran eta Iker Zubeldiarekin bertso bazkaria, bihar
Emaneurre taldeak antolatu du, «euskal kultura eta euskara» bultzatzeko ekitaldien barruan. Tximista sagardotegian egingo dute, eguerdian.
Bertso bazkaria antolatu du Ordiziako Emaneurre taldeak. Jon Maia, Oihana Iguaran eta Iker Zubeldia bertsotan, eta Igor Eguren gai jartzaile arituko dira.
Egungo egoerak hala behartuta, aldaketa bat edo besterekin dator ekitaldi berria. Emaneurreko kideek azken unera arte itxaron dute, osasun krisiagatik zein neurrirenpean antolatu beharko zuten ziurtatzeko. Hala, ohi bezala ostiralean bertso afaria egin beharrean, larunbaterako bertso bazkaria antolatu dute. Ordiziako Tximista sagardotegian egingo dute, herriko ostalaritzari laguntza emateko helburua ere badutelako. Bertso bazkarira joaten direnak, biko edo lauko mahaietan egongo dira exerita, eta guztiz beharrezkoa da, aldez aurretik txartelak eskuratzea. Gutxi batzuk geratzen dira Sugarren. Streaming bidezko emisioa ere egingo dute.
Helburuak betez
Bertso saioa, Emaneurre taldearen filosofiarekin guztiz bat datorren ekintza bat da: «Euskal kultura eta euskara bultzatzeko ekintza bat da». Duela lau bat urte egin zuten lehenengoz eta harrezkero hutsik egin gabe antolatu dute. Herrian gainera arrera oso ona duen ekintza da