Lazkaoko batukada taldeak entseguak hasi ditu berriro
LAZKAO // Pandemiaren neurriengatik etenaldi bat igaro ondoren, Lazkaoko Batukada taldea berriz hasi da prestakuntzarekin. Entseguak asteazkenetan egiten dituzte, 18:30etik 20:00etara, San Prudentzio eskola ondoko skate parkean. Parte hartu nahi duenak aukera badu (653 74 64 56; batukadalazkao@gmail.com).













