Mikel Otegi Iruñeko kartzelara ekarriko dute
Itsasondoarrak 17 urte damaratza kartzelan, preso gaixoen zerrendan dago, bigarren graduan.
Itsasondon Mikel Otegi etxeratzearen aldeko elkarretaratzea. Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi duenez, Mikel Otegi Unanue preso itsasondoarra Euskal Herrira, Iruñeko kartzelara ekarriko dute, Valdemoroko espetxetik (480 kilometro). Otegi lekualdatuta, ez da euskal presorik geldituko Madril inguruko espetxe horretan. Itsasondoarrak 17 urte damaratza kartzelan, preso gaixoen zerrendan dago, bigarren graduan.













