Pentsiodunak elkarretaratzeekin hasiko dira berriz astelehenean
Legazpi eremu gorritik atera dela eta, asteleheneroko protestekin hasiko dira datorren astean
Legazpiko pentsiodunak asteleheneroko bilkurak egiten hasiko dira berriz datorren astetik aurrera, Legazpi eremu gorritik atera ondoren. “Pentsio duinak nahi ditugu, guretzat eta gerokoentzat,” leloarekin, elkarretaratzeak Euskal Herria plazan izango dira, udaletxe aurrean, astelehenetan 11:30ean.













